Gravela kirola egin eta bizikletaz gozatzeko modu bat da, leku berriak eta ezkutuko zirrikituak ezagutzeko aukera emango dizuna
Mugarik gabe pedalei eragin iezaiezu.
Bide berriak jorratu eta zure burua aurki ezazu
Naturak eskaintzen digunak inspiratzen gaitu eta naturarekin bat egitea amesten dugu. Inguruko tokiak aztertu eta naturan barneratzen gara, basotik datozen produktuak erabiliz
Gravel bizikleta
Egurrezko arima eta Axalko teknologia duen bizikleta, erabilera eta baldintza gogorrenetara egokitutakoa. Bereziki sendoa den kuadroa, gravelerako espezifikoak diren osagaiak eta edozein lurzorura egokitzen diren gurpilak dauzka. Munduaren amaierara fidagarritasun osoz eramango zaituen ibilgailua konfiguratu ezazu
Bizikletaz bidaiatzea parerik ez duen esperientzia da. Toki zoragarrietara eramango zaituzten bideak aurki itzazu, mugarik gabe mendi-bideetan murgil zaitez, zure burua aurkiaraziko dizuten bideetan gal zaitez

Gravel bizikleta
Neurriak estandarrak dira. Bizikleta bakoitzean zuntzen antolaketa optimizatzen dugu, zure neurri, pisu eta gidaritza estilora egokitu dadin


Gravel bizikleta koadroak
zuntz naturalekin eginak- Goi mailako bizikleta koadroak zuntz naturalekin eginak
- Euskal Herriko basoetan garatu, ekoiztu eta frogatutakoak
- Urkila/gidagailua
- Zela-tutu/brida
- 10 urtetako bermea koadroetan
- Zergak barne EU esparruko eskarientzat soilik
Axalko gravela bizikleta geometria

S | M | L | XL | |
51 | 54 | 57.4 | 59.5 | |
STACK | 527 | 547 | 591 | 615 |
REACH | 354 | 375 | 389 | 396 |
SEAT TUBE ANGLE | 75 | 74 | 73 | 72 |
TOP TUBE LENGTH | 500 | 537 | 575 | 596 |
WHEEL SIZE | 700cc | 700cc | 700cc | 700cc |
HEAD TUBE ANGLE | 70 | 71 | 73 | 73 |
HEAD TUBE LENGTH | 120 | 135 | 175 | 200 |
BOTTOM BRACKET DROP | 67 | 67 | 67 | 67 |
WHEELBASE | 995 | 1018 | 1040 | 1055 |
CHAINSTAY LENGTH | 430 | 430 | 430 | 430 |
FORK OFFSET | 41 | 41 | 41 | 41 |
FRONT CENTER | 575 | 607 | 619 | 634 |
Bizikleta koadro bat edo ibiltzeko prest dagoen bizikleta
Gure katalogoan zenbait konfigurazio proposamen aurki ditzakezu. Aukera ezazu horietako bat edo, nahiago bazenu, zure bizikletaren osagai guztiak zure gustura aukeratu ditzakezu
Probatu Axalko bizikleta bat
Proba ezazu gravel edo errepideko Axalko bizikleta bat. Mugara eraman eta aurki ezazu bizikletan ibiltzeko modu berri bat

Zuk sorturtako diseinua margotuko dugu koadroaren gainazalean edonork ikusteko moduan
Horrez gain,
barneko azal batean mezu sekretu bat izkutatzeko aukera eskaintzen dizugu